Gizartea -
Sutea
Santurtziko alkatea: 'Jabeek esku-hartu behar zuketen'
Ricardo Ituartek haien eraikinak "egoera onean" izateko dei egin die jabe guztiei.
Erredakzioa
Ricardo Ituarte Santurtziko alkateak (EAJ) "doluminak" adierazi ditu gaur goizean jatetxe abandonatu batean izandako sutean hildako bi pertsonan harian, eta haien eraikinak "egoera onean" izateko dei egin die jabe guztiei.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, alkateak baieztatu du eraikinean etxe gabeko pertsonak bizi zirela, eta azken aldian hainbat arazo eragin zizkietela auzokideei.
Ituartek azaldu du Udaltzaingoa 20 aldiz joan dela aipatu eraikinera azken hilabeteetan.
Bere hitzetan, Udalak eraikina eraisteko prozedura hasi zuen urrian, eta hori husteko eskatu zioten jabeari, baina hark alegazioak aurkeztu zituen.
"Jabeek esku-hartu behar zuketen", esan du alkateak, eta haien eraikinak "egoera onean" izateko dei egin die jabe guztiei.
Ituartek baieztatu du bi hildakoak atzerritarrak direla, eta zaurituetako bat, 19 urtekoa, "in extremis" salbatu duela udaltzain batek.