Gizartea -
METRO BILBAO
Metro Bilbaoko zerbitzua berrezarrita, hainbat geltoki itxita egon ostean
Sestao eta Portugalete artean zerbitzua etenda egon da, baita San Inazio eta San Mames artean ere, bi noranzkoetan. Eguerditik aurrera, halere, normaltasunez ari dira.
EITB.EUS
Metro zerbitzua etenda egon da Sestao eta Portugalete artean, baita San Mames eta San Inazio geltokien artean ere, goizean izandako gertakari bana dela eta. Nolanahi ere, normaltasunez ari dira geltoki guztietan jada, Metro Bilbaoko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.
Abatxoloko geltokia itxita egon da goizean, hortaz, zerbitzua Sestaora arte (Bilbotik abiatuta) ohiko moduan aritu da, etenaldia Abatxolon, eta Portugaletetik aurrera nromaltasunez jarraitu. 11:20etik aurrera, zerbitzua berrezarri du Metro Bilbaok.
Bestalde, San Mames, Deusto, Sarriko eta San Inazio geltokiak ere egon dira, eta ezin izan da inor sartu. 12:00etatik aurrera, baina, berriz zabaldu dituzte, eta normaltasunez ari da, Metro Bilbaotik egiaztatu digutenez.