Gizartea -

Gijonen

Bikotekidea zauritu du laban batekin eta bere buruaz beste egin du

Emakumeak itotze zantzuak ditu. Era berean, zauriak ditu aurpegian eta lepoan. Emakumeak ez zituen tratu txarrak salatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonak 41 urte zituen eta atzo hil zen bere burua etxeko teilatutik bota ostean; aurretik, bikotekidea zauritu zuen laban batekin. Gertakizuna Gijongo Juan Carlos I etorbidean gertatu zen, Poliziak jakinarazi duenez.

Tratu txarren salaketarik ez dago; ezta, bikotearen arteko tirabirarik ere, beraz, Polizia ez da inoiz beraien etxean izan tratu txarrak edo eztabaidak direla eta.

Atzo gauean Gijongo Polizia Nazionaleko agenteek Juan Carlos I etorbidera joan ziren gizon batek bere burua teilatutik bota zuelako eta lurrean etzanda zegoelako.

Kalean zeuden bitartean, ustez gizona bere burua bota zuen etxetik emakume bati eraso egin ziotela jakin izan zuen Poliziak. Emakumea eraso jasan ostean ondoko etxe batean babestu zen.

Agenteak biktimaren etxean bertaratu ziren. 35 urteko emakumeak itomen zantzuak eta lepoan eta aurpegian hainbat zauri zituen. Emakumea bere kordean zegoen eta azaleko zauriak bakarrik zituela adierazi zien agenteei. Gainera, senarrak aizto batekin zauritu eta etxetik alde egin zuela jakinarazi zien.

Gertakariaren ostean egindako ikerketak adierazi duenez, teilatutik eroritako gizona biktimaren senarra zen. Bere burua teilatutik bera bota zuen eta teilatu horretan ustez erasoan erabilitako aiztoa topatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea