Gizartea -
Azaroaren 21etik 24ra
Karlos Argiñano omendu du Gastronomikak
Nazioarteko Biltzarra asteazkenean amaituko da. Zortzi sukaldarik, Eneko Atxa eta Iñigo Lavado euskaldunak tartean, ikuskizun berezia eskainiko dute eta euren platerrak zuzenean prestatuko dituzte.
Erredakzioa
Karlos Argiñanoren ibilbidea omendu dute San Sebastian Gastronomika-Euskadiko Goza Ezazu Nazioarteko Biltzarraren XII. edizioan. Hala nola, Hilario Arbelaitz, Juan Mari Arzak, Martin Berasategui, Andoni Luis Aduriz eta Pedro Subijana lankideek euren mirespena agertu diote Zarautzeko sukaldariari.
Gastronomika atzo, igandean, hasi zen eta Donostiako herritarrei zuzendutako ekitaldiak eta Miramoneko Teknologia Elkartegian antolatutako afaria izan ziren jarduera nagusiak. Sukaldaritza biltzarraren inaugurazio ofiziala baina, gaur eguerdian izan da Kursaalen. Andoni Luis Aduriz (17:15), Joan Roca (18:00) eta Juan Mari y Elena Arzak (18:45) sukaldariek hitzaldiak emango dituzte. Halaber, Kursaalak "Jordi Estadella" I. Nazioarteko Gin Tonic Txapelketaren finala hartuko du 19:00etatik 20:00etara.
Nueva Yorkeko sukaldaritzaren aniztasuna protagonista izango da bihar, asteartean. Nazioarteko Biltzarra asteazkenean amaituko da; zortzi sukaldarik, Eneko Atxa eta Iñigo Lavado euskaldunak tartean, ikuskizun berezia eskainiko dute eta euren platerrak zuzenean prestatuko dituzte.