Gizartea -
Gertakaria
Jaioberri bat hil da medikuen akats baten ondorioz, Ferrolen
Erditzea normala izan zen eta haurra osasuntsu zegoen. Zoritxarrez, akats bat izan zen eta amak jaso behar zituen sendagaiak haurrak hartu zituen.
Jaioberri bat hil zen igandean Ferroleko Arquitecto Marcide ospitaleak onartu duen akats baten ondorioz, Galiziako Osasun Zerbitzuetako iturriek jakitera eman dutenez.
Neskatxoaren erditzea normala izan zen eta osasuntsu jaio zen. Zoritxarrez, akats bat izan zen eta amak jaso behar zituen sendagaiak haurrak hartu zituen. Igandean hil zen haurra.
Ferroleko osasun zentroko bozeramaile batek esan du "zentroak onartu duen akats" bat izan zela eta, erditzerakoan "prozesua zuzena" izan bazen ere, "ikertzen ari diren akats bat" gertatu zela. 29 urteko amari laguntza psikologikoa eman behar izan diotela zehaztu dute.
Era berean, osasun zentroko langileen "atsekabe handia" helarazi nahi izan dute.