Gizartea -

Itsas-lapurrak

Espainiako Gobernua atunontzien armadoreekin bilduko da aste honetan

Defentsa eta Ingurumen, Landa Ingurune eta Itsas Inguruneko ministerioek bilera egingo dute "aste honetan bertan" arrantzontzien jabeekin, "Indiako Ozeanoko egoera larritu" dela ikusita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Defentsa eta Ingurumen, Landa Ingurune eta Itsas Inguruneko ministerioek bilera egingo dute "aste honetan bertan" atunontzien armadoreekin, azken horiek "Indiako Ozeanoko egoera larritu" dela-eta biltzeko egin zuten eskariaren harira.

Rosa Aguilar Ingurumen, Landa Ingurune eta Itsas Inguruneko ministroak eman du albistea Iruñean, kazetarien galderei erantzunez. Azkenaldian gertatu diren erasoek hilabete amaieran egitekoa zuten bilera aurreratzea ekarri duela zehaztu du.

Itsasoko agintaritza nagusia izango da ministerioko ordezkariekin batera batzarrean parte hartuko duena. Indiako Ozeanoan azkenaldian gertatzen ari diren erasoei "berehala" erantzun behar zaiela uste du Aguilarrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea