Gizartea -

Gertakaria

Gazte bat atxilotu dute Donostian jendea bi matxeterekin beldurtzeagatik

Zorionez, ez zuen inor zauritu. Atxilotutakoak, 24 urteko gizonak, aurrekariak ditu.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 24 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Donostian jendea bi matxeterekin beldurtzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Zorionez, ez zuen inor zauritu.

Gertakariak 20:30 aldera jazo ziren. Hainbat herritarrek ohartarazita, Ertzaintzaren patruila bat Mirakontxa Pasealekura joan zen, eta gizona herritarrak mehatxatzen eta matxeteekin beldurtzen topatu zuen.

Agenteek berehala indargabetu eta atxilotu zuten gaztea. Aurrekari ugari ditu. Ertzain-etxean dute, epailearen esku nor geratu zain.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Albisteak Gipuzkoa