Gizartea -
Gertaera
Hainbat bizilagun etxetik atera dituzte Gasteizen, lonja batean izandako sutean
Segurtasun sailaren arabera, sutea goizeko 06:00etan piztu da, Guevara Gaztelua kaleko lonja batean. Ez da inor zauritu.
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko etxebizitza eraikin bateko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte gaur goizean, lonja batean izandako sute baten ondorioz. Ez da inor zauritu.
Segurtasun sailaren arabera, sutea goizeko 06:00etan piztu da, Guevara Gaztelua kaleko lonja batean.
Suhiltzaileak lanean ari ziren bitartean, zazpi pertsona etxetik atera dituzte, eta sua itzali dutenean, etxera bueltatu ahal izan dira.
Oraingoz ez dute zehaztu zerk eragin duen sutea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea