Gizartea -
Bidaia pribatua
Nafarroa eta Arabako Errioxako mahastiak, opor leku Belgikako errege-erreginentzat
Nafarroa eta Errioxan ezarrita dauden ibilaldietan daude monarkak Donejakue Bidea egiten.
agentziak | erredakzioa
Belgikako errege-erreginak Nafarroan eta Arabako Errioxan daude egunotan, oporretan. Izan ere, Donejakue bidea egiten ari dira, Nafarroako eta Errioxako lurraldeetan dauden etapak ibiltzen.
Apirilaren 2an hasi zuten monarkek bidaia Lizarra eta Torres del Río (Nafarroa) herriak batzen dituen etapan. Handik aurrera, Donejakue bidea Logroñotik, Navarretetik, Naiaratik eta Villabuenatik (Araba) jarraitu dute. Azken herri horretan, gainera, Arabako Errioxako mahastiak ezagutu dituzte.
Ibilbide horien ostean, Santo Domingo de la Calzada herrira abiatuko dira eta Belorado hirian bukatuko dute bidaia pribatua, apirilaren 6an hain zuzen.
Belgikar monarkak, euren seme-alabak eta familiako lagunak daude Donejakue bidea egiten. Herri arabarretik mugitzen dira egunero etapa bakoitzaren hasierara joateko. Aurten, bost etapa egingo dituzte; iaz bakarra izan zen Nafarroako eremuan.