Gizartea -

Ferry zerbitzu berria

150.000 lagunek bidaiatuko dute Bilbo eta Portsmouth arteko ferryan

Brittany Ferries konpainia martxoaren 27an hasiko da zerbitzua ematen 'Cap Finisterre' ontziarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den irailaren 27an, 17 urteren ostean, P&' || 'amp;O Ferries enpresak Bilbo eta Portsmouth arteko ferry zerbitzua bertan behera utzi zuen, eta orain, Brittany Ferries enpresak emango du zerbitzu hori.

"Cap Finisterre" ontzia Portsmouthetik martxoaren 27an aterako da eta egun bat beranduago helduko da Bilbora. Astearteetan eta larunbatetan aterako da ontzia Bilbotik.

Itsasontziak 270 gela izango ditu 650 ohatzerekin, gainera 110 kamioi eta 80 auto eraman ahal izango ditu, nahiz eta ohiko banaketa 70 kamioi eta 250 autok osatuko duten. Bidaiak 245 libera inguru balioko ditu gela txiki bat aukeratuz gero ibilgailua eramateko aukerarekin, eta 700 liberako salneurria izango da altuena.

Iñaki Arriola aholkulariak ziurtatu duenez, gertakizun horrek Bilboko portuaren merkatuko eskaintza zabalduko du distantzia txikiko itsasoko garraioetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea