Gizartea -
Istripua
Lizarrako emakume bat hil da Errioxan izandako istripu batean
81 urteko emakumea zihoan furgonetak traktore baten atoiarekin egin du talka.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lizarrako 81 urteko emakume bat hil da arratsalde honetan Errioxako Grañon herrian izan den istripuan. Biktima zihoan furgonetak traktore baten atoia jota gertatu da ezbeharra.
Ibilgailua 87 urteko gizonezko batek gidatzen zuen. Lizarrako bizilaguna da eta zaurituta Logroñoko ospitalera eraman dute.
Istripua 17:00ak inguruan gertatu da, N-120 errepidean. Ezbeharraren ondorioz errepidea bi orduz itxita egon da noranzko batean.
Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuetako langileak bertaratu dira istripuaren tokira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea