Gizartea -

Istripua Lodosan

Lodosan auto bat erori da Ebro ibaira eta gidariaren bila ari dira

Foruzaingoak uste du gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu dela, urpean. Autoan zihoan bigarren bidaiaria onik topatu dute.

Auto bat erori da Ebro ibaira Lodosan. Argazkia: EFE
Auto bat erori da Ebro ibaira Lodosan. Argazkia: EFE
Auto bat erori da Ebro ibaira Lodosan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto bat Ebro ibaira erori da arratsalde honetan Lodosan eta larrialdi zerbitzuetako taldeak gidariaren bila ari dira, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Foruzaingoak uste du gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu dela, urpean. Autoan zihoan bigarren bidaiaria, berriz, onik topatu dute. Biak Lodosako bizilagunak dira.

Ezbeharra 20:15 inguruan jazo da, Lodosa eta Sartaguda artean.

Lodosako, Tuterako eta Iruñeko erreskate taldeak eta suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren tokira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Nafarroa Lodosa albisteak Ibaien azken ordukoa