Gizartea -

Erasoa

Emakume bati eta metroko zaindari bati eraso egin diete Bilbon

Ertzaintzak bost adingabe identifikatu zituen, eta horietako bat ikertzen ari dira gertatutakoagatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bati eta metroko zaindari bati eraso egin zieten ostiral gauean Bilbon, Moyuako geltokian, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Erasoa 20:45ean gertatu zen. Antza denez, bost adingabek emakume bati eta zaindari bati eraso egin zieten, eta arin zauritu ziren.

Ertzaintzak ustezko bost erasotzaileak identifikatu zituen, eta horietako bat ikertzen ari dira. Ez zuten inor atxilotu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Albisteak