Gizartea -
Gertaera
Bi atxilotu eta zauritu bat labankadaz, Iruñean izandako borroka batean
Lesio delituak egotzi dizkiete biei. Horrez gain, neska batekiko zuen urruntze-agindua urratzea leporatu diote bietako bati. Antza denez, neska hori labankadak jaso zituen mutilarekin zegoen.
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeko Udaltzaingoak bi gazte atxilotu ditu, borroka batean hartzeagatik. Liskarraren ondorioz, bietako batek hiru labankada jaso ditu.
Lesio delituak egotzi dizkiete biei. Horrez gain, neska batekiko zuen urruntze-agindua urratzea leporatu diote bietako bati. Antza denez, neska hori labankadak (bat iztarrean eta beste bi bizkarrean) jaso zituen mutilarekin zegoen.
Bietako lehena ostiral gauean atxilotu zuten, eta epailearen esku utzi dute gaur arratsaldean; bestea, berriz, gaur goizean atxilotu duten arren, aske utzi dute ordu gutxira, Udaltzaingoaren arabera. Badirudi "arazo sentimentala" izan dela borrokaren arrazoia.
Liskarra Monte Monjardin kaletik hurbil gertatu zen, 21:20 aldera. Poliziak zauritutako gaztea Doctor San Martin osasun zentrora eraman zutenean jaso zuen gertatutakoaren abisua.