Gizartea -

Ilargia

4K bereizmeneko hegaldi birtuala Ilargi gainean

NASAk argitaratutako bideoari esker posible da Ilargi gainetik 4K bereizmeneko ibilbide birtuala egitea.

Ilargiaren gainetik ibilbide birtuala egitea ahalbidetzen duen bideotik hartutako irudia. NASA
Ilargiaren gainetik ibilbide birtuala egitea ahalbidetzen duen bideotik hartutako irudia. NASA
Ilargiaren gainetik ibilbide birtuala egitea ahalbidetzen duen bideotik hartutako irudia. NASA

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NASAren Lunar Reconnoaissance Orbiter espazio-zundak eskuratutako informazioari esker, Ilargi gainetik hegaldi birtuala egitea ahalbidetzen duen 4K bereizmeneko bideoa produzitzea posible izan da.

Bistaratzea hurbildu eta urrundu egiten da, ipar-polotik hego-polora mugitzen da, Ilargiaren azalari buruzko toki, ezaugarri eta datu esanguratsuak ematen dira.

Bideoa NASAren Goddard zentroak egin du eta dagoeneko sare sozialetan zabaldu dute.

Lunar Reconnaissance Orbiter espazio-zunda estatubatuarra 2009ko ekainean bidali zuten Ilargia aztertzera.

Lehendabiziko urtean misioa arrakastaz bete zuen eta 2017ko urte bukaeran berriro bidali zuten espaziora. Egun Ilargiari buruzko informazio biltzen jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak Gaur egungo bideo ikusienak Super ilargia abuztuaren AEB espazio agentzia Ilargi eklipseak gaur Gertaera astronomikoak Unibertsoa