Gizartea -

Intermodalaren ondoan

38 zauritu, lau oso larri, Zaragozan izandako autobus istripu batean

Autobusak General Motorseko langilean zeramatzan eta zortzi metro inguruko lubetatik erori da beste ibilgailu batekin talka egitea ekiditeko ezusteko maniobra baten ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38 pertsona zauritu dira, horietako lau oso larri eta beste lau larri, autobus batek A-68 autobidean izandako istripuaren ondorioz. Gertaera Zaragozako Geltoki Intermodalaren parean gertatu da. Autobusak General Motorseko langileak Figueruelaseko lantokitik etxera bueltan zeramatzan.

Zaragozako Suhiltzaileek konfirmatutakoaren arabera, zauritu bi larri daude. Aragoiko Gobernuak, berriz, beste zazpik zauri arinak izan dituztela esan du.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, autobusa 06:35ak aldera beste ibilgailu batekin talka egitea saihesten saiatu da. Ondoren, semaforo bat alboz jo, autobideko babesa hautsi eta zortzi metroko lubeta batetik jausi da zutik geratuz.

Antza, kolperik handiena aurrealdean hartu du autobusak eta horregatik zauritu larrietako bat gidaria izan daitekeela uste dute.

Zauritu guztiak Zaragozako Klinikora, Miguel Servet era Royo Villanova ospitaletara eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea