Gizartea -
Donostia
Emakume bat hil da Polloeko tunelean hainbat autok harrapatuta
Istripua GI-20 errepidean, Bilboko noranzkoan, izan da. Ertzaintzak istripuaren lekukoei 943 53 91 25 telefono zenbakira deitzeko eskatu die.
eitb.eus
Pertsona bat hil da gaur goizean Polloeko tunelean (Donostia) hainbat ibilgailuk harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Ezbeharra 07:20an jazo da GI-20 errepidean, Bilboko noranzkoan. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, hainbat ibilgailuk tunel barruan zegoen pertsona bat harrapatu dute. Trafiko Zuzendaritzako iturrien arabera, aurrez ez da matxurarik edo istripurik izan gune horretan. Hori horrela, ez dakite zer egiten zuen bertan.
Ertzaintza lekuko bidal dago, harrapaketa nola gertatu den argitze aldera. Hala, daturen bat eman dezaketenei Gipuzkoako Trafiko Unitatera deitzeko eskatu die: 943 53 91 25.
Errei bat itxita behar izan dute, Bilborako bidean, eta ilarak sortu dira.