Gizartea -
Profila
Xabi Alonso: 2011ko Urrezko Danborraren biografia
Alonso 1981ean jaio zen, Tolosan, eta bere bizitzako lehen sei urteak Bartzelonan eman zituen. Sei urterekin Donostiara etorri zen eta futbolari ibilbidea hasi zuen.
Erredakzioa
2011ko Urrezko Danborra, Xabi Alonso, 1981ean jaio zen, Tolosan (Gipuzkoa), eta bere bizitzako lehen sei urteak Bartzelonan eman zituen, izan ere, bere aitak, Periko Alonso historikoak, Bartzelonan jokatu zuen, eta baita Sabadellen ere.
Sei urterekin Donostiara etorri zen eta futbolari ibilbidea hasi zuen, lehenengo Kontxako hondartzan eta ondoren Antiguokon.
Realeko harrobitik pasa ondoren, 18 urterekin debuta egin zuen lehen taldearekin, baina Javier Clementek Eibarren utzita jokatzea erabaki zuen.
John Toshack entrenatzaileak hurrengo denboraldian berriro Donostiara eraman zuen eta Reala jaitsieratik salbatzeko Alonsoren ekarpena garrantzitsua izan zen.
2002/2003 denboraldian, Xabi Alonso Realeko burmuina bihurtu zen eta taldea txapeldunorde geratu zen, Ronaldoren Real Madrilekin azken jardunaldira arte lehian izan eta gero.
Liverpool
Bi denboraldi geroago Liverpoolek fitxatu zuen. Bertan Alonso Europako txapeldun izan zen eta Britainia Handiko beste txapelketa batzuk irabazi zituen.
Bestalde, Espainiako selekzioarekin Europako eta munduko txapelketak lortu ditu. Munduko txapelketaren ospakizunetan, Tolosako erdilariak Realaren mendeurreneko bandera bat eraman zuen. Nahiz eta beste talde batean jokatu, Donostiako taldearen jarraitzailea dela azaldu du behin baino gehiagotan Alonsok.
Horrela, Xabi Alonso Realeko 6.688. bazkidea da 1993az geroztik, 11 urte zituenetik.