Gizartea -

Indarkeria matxista

Bi erromesi sexu abusuak eta mehatxuak egin dizkie gizon batek

32 urteko gizona Lizarrako autobus geltokian atxilotu zuten, Portugalera bidaiatzeko zorian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Bidea egiten ari ziren bi emakumek salaketa bana jarri zuten gizon baten kontra sexu abusuak eta mehatxuak egotzita. Guardia Zibilak handik gutxira atxilotu zuen susmagarria, Lizarrako autobus geltokian, Estatua utzi eta Portugalera bidaiatzeko zorian zegoenean.

Biktimek euren salaketetan azaldu zutenez, bakoitzak bere aldetik ezagutu zuen gizona, betiere Santiago Bidea egiten ari zirela.

Emakumeetako baten hitzetan, aterpetxe batean ezagutu zuen. Hortik aurrera, segika eduki zuen gizona, eta uneren batean, mehatxuak egin zizkion.

Bigarren emakumearen testigantzaren arabera, "Portugalgo erromes batek bere borondatearen kontra musu eman zion eta bere aurrean masturbatu zen".

Salatzaileek emandako deskribapen fisikoei eta ostatu eta aterpetxeetako langileen laguntzari esker, Lizarrako autobus geltokian topatu zuten gizona; Espainiako Estatutik atera eta Portugalera joateko zorian zegoen.

____________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Salaketak Gizartea Lizarra Matxismoa