Gizartea -
Zurriolako hondartzan
Gizon bat atxilotu dute Donostian exhibizionismoa eta sexu erasoa egotzita
24 urteko gizona ustez hainbat adingaberen aurrean masturbatu da eta Zurriolako hondartzan zegoen neska bati ukituak egin dizkio.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak 24 urteko gizon bat atxilotu du Donostian, exhibizionismoa eta sexu erasoa egotzita, ustez hainbat adingaberen aurrean masturbatu eta Zurriolako hondartzan zegoen neska bati ukituak egin ostean.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo (asteazkena), 17:30 aldera hainbat herritarrek Ertzaintzari deitu zioten, Zurriolako hondartzan gizon bat masturbatzen ari zela esateko.
Gizona hainbat umeren aurrean zegoen, eta, ondoren, hondartzako iturri batean zegoen neska batengana joan zen eta ukituak egin omen zizkion.
Lekukoen argibideei esker, agenteek gizona aurkitu, eta, sexu erasoa jasan zuen neskaren deklarazioa entzun ostean, atxilotu egin zuten.
Atxilotuak aurrekari penalak ditu antzeko ekintzengatik.