Gizartea -

Istripua

88 urteko gizonezkoa hil da Legazpin, traktore batek harrapatuta

Telleriarte auzoko lursail batean traktorearekin lanean ari zela, ibilgailua irauli egin da eta gizonezkoa azpian harrapatu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

88 urteko gizonezko bat hil da arratsalde honetan Legazpin, gidatzen zuen traktorearekin istripua izan ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 18:50 inguruan gertatu da, Telleriarte auzoko lursail batean. Gizonezkoa traktorearekin lanean ari zela, ibilgailua irauli egin da eta azpian harrapatu du.

Larrialdia zerbitzuetako langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin. Gizonezkoa bertan zendu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Gizartea Albisteak Legazpi Goierri azken ordukoa