Gizartea -
Polemika
SGAEk ezkontzetan gehiegizko tarifak ezarri ote zituen ikertuko dute
Hiru jatetxek salaketa jarri ostean, Lehiaren Batzorde Nazionalak espedientea ireki dio SGAEri.
Erredakzioa
SGAE, Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusia polemikagai da beste behin.
Urte hasieran hiru jatetxek salaketa jarri zioten ezkontzetako dantzaldiengatik ordaindu beharreko tarifak direla eta.
Gaur, Eskumenerako Batzorde Nazioanalak espedientea ireki du SGAEren kontra gehiegizko tarifak ezarri ote dituen ikertzeko.
SGAEtik esan dute tarifa horiek sektoreka adosten direla, eta espedientea artxibatu egingo dela uste dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea