Gizartea -
Bilera
CiUk eta PSCk akordio garrantzitsuak adostu ditzaketela esan dute
Mas eta Nadal Kataluniako Parlamentuan bildu dira astearte honetan.
Erredakzioa
Artur Mas CiUko buruak, eta Joaquim Nadal Lurralde Politikarako kontseilariak eta alderdi sozialistaren talde parlamentarioko hurrengo presidenteak akordio garrantzitsuak, besteak beste, "herri gaietako akordioak", lortu ditzaketela esan dute.
Mas eta Nadal Kataluniako Parlamentuan bildu dira astearte honetan; hori izan da CiUk hasitako bilera sortako lehen topaketa. Generalitateko presidente birtuala gainerako alderdiko buruekin bildutzen ari da egoera aztertzeko eta inbestidura egunera begira zein laguntza izango dituen jakiteko.
Bileraren ostean kazetariei egindako adierazpenetan, Nadalek esan du PSCek oposizio "gogorra eta zorrotza" egingo duela, baina aldi berean "konstruktiboak" izango direla gaineratu du. Ildo horretan, datozen lau urteetan akordio garrantzitsuak lortzeko aukerak daudela uste du.
Bilera 16:30ean hasi da eta gutxi gorabehera ordu bateko iraupena izan du; biak bakarrik bildu dira Lluis Corominas bigarren presidenteordearen bulegoan.
Asteazken goizean Alicia Sanchez Camachorekin (PP) bilduko da Mas, eta arratsaldean Joan Herrerarekin (ICV-EUiA).