Gizartea -
Prozedura Zibileko Legea
'Okupazioen' aurka kaleratze espresa egitea onartu du Kongresuak
Ekimenak PP, Ciudadanos eta EAJren babesa jaso du; PSOEk, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Mareak, ERCk eta Compromisek aurka bozkatu dute.
agentziak | erredakzioa
Kongresuko Justizia Batzordeak PDeCATek aurkeztutako proposamen legea, Prozedura Zibileko Legea aldatzeko, onartu du, etxebizitza baten okupazio ilegalaren kasuan kaleratzeak bizkortzeko prozesua arintzeko asmoz.
Ekimena, zuzenketak egin ostean, PP, Ciudadanos eta EAJren babesa jaso du, eta PSOEk, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Mareak, ERCk eta Compromisek aurka bozkatu dute. Testua Senatura igorri dute jada, tramitazioa bukatzeko.
Azkenik, sozialistek ez dute testua babestu nahi izan, nahiz eta lantaldean neurri handi batean parte hartu eta babestu ere zuten, eta horrek talde batzuen kritikak eragin ditu Batzordearen eztabaidan. PSOEk azaldu duenez, azken testuak "ez ditu estortsioa egiten dutenen kontrako neurri zehatzak jasotzen, baizik eta okupatzaileen aurka".
Onartu duten proposamenaren arabera, "etxebizitza edo horren parte bat berehala errekuperatzea" eskatu ahal izango dute, etxebizitza baten jabeen, irabazi asmorik gabeko entitateen edo "etxebizitza sozial baten jabeen" "onespenik gabe" izan bada.