Gizartea -

ARABA

81 urteko emakume bat hil da Berganzon, Jugalez ibaira erorita

Bart, gaueko bederatziak baino minutu batzuk lehenago, pertsona batek larrialdi zerbitzura deitu zuen emakume bat 10 metroko altueratik ibaira erori zela esanez.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

81 urteko emakume bat hil zen atzo Berganzon, Zambrana udalerrian, Jugalez ibaira erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Bart, 20:50 aldera, pertsona batek 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen, emakume bat 10 metroko altueratik ibaira erori zela esanez. Antza denez, istripua izan zen.

Bertaratutako larrialdi zerbitzuetako langileak emakumea suspertzen ahalegindu baziren ere, tokian bertan hil zen.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Ibaien albisteak Añanako Kuadrilla azken ordukoa Adinekoak gaurko berriak Gaubeari buruzko albisteak