Gizartea -
MANIFESTAZIOA
N121A errepidean segurtasuna bermatzeko eskatu dute Elizondon
Manifestazioa egin dute baztandarrek, Belateko tunela itxita dagoen bitartean nazioarteko kamioiak N121A errepidetik desbideratu, eta Leitzaranera bideratzeko eskatzeko.
EITB.EUS
N121A errepidean segurtasuna eskatzeko manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Elizondon.
18:00etan hasi da Baztango alkateek deitutako protesta eta ehunka baztandarrek hartu dute parte.
Belate eta Almandozeko tunelak itxita dauden bitartean nazioarteko trafikoari N121A errepidea erabiltzea debekatzeko eskatu dute, eta kamioiak Leitzaranera bideratzea.
Izan ere, egunero 12.000 kamioi igarotzen dira Belatetik eta Baztaneta Bidasoako alkateek uste dute errepide zaharrak ezin duela jasan nazioarteko trafiko hori. Halaxe adierazi du Florentino Goñi Baztango obra publikoetarako zinegotziak Euskadi Irratian.
Tuneletako obrek bost hilabete irautea aurreikusten da, eta tarte horretan nazioarteko kamioi handiak N121Atik igaroko balira, segurtasun arazo larria izango luketela salatu dute baztandarrek.