Gizartea -

Norvegian

Hilekoa dutenean eskumutur gorriak eramatera behartzen ditu langileak

Parat Norvegiako sindikatuaren txosten batek agerian utzitako kasurik larriena da. Enpresa munduan bizitza pribatua gainditzeraino eramaten ari dira produktibitatea kontrolatzeko neurriak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilerokoa dutenean eskumutur gorria eramatera behartu ditu langileak Norvegiako enpresaburu batek, komuna sarriago zergatik erabiltzen duten justifikatzeko. Parat sindikatu norvegiarrak eman du ezagutzera eskaera harrigarri hori Norvegiako enpresetan komuna erabiltzeko dauden arau tiranikoen inguruko txosten batean.

Ikerketak agerian utzi duenez, nagusien % 66k komunera joateko giltza elektronikoa eskatzera behartzen ditu langileak, geldialdiak kontrolatu ahal izateko. Norvegiako hiru enpresetatik batean bainuak kameraz kontrolatuta daude, eta beste konpainia batzuetan bainugelan "bisita liburua" sinatu beharra dago.

Txostenak ez ditu enpresen izenak aipatzen, baina Norvegiako herritarren defendatzaileari bidali diote. Honek "pribatutasunaren bortxaketa argia" dela adierazi du, eta datorren urtean lantokietan pribatutasunari dagozkion arauak sakonean aztertuko dituztela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea