Gizartea -
Elkartasuna
Tapoiak behar dituzte 11 urteko lekeitiar bati laguntza emateko
Umeak endekapenezko gaixotasun bat dauka eta 9.000 euroko makina bat behar du zutik egon ahal izateko.
Erredakzioa
Plastikozko tapoiak eta mugikor zaharrak behar ditu Lekeitio familia batek. 11 urteko Ronanek giharren distrofia dauka (endekapenezko gaixotasun bat), eta 9.000 euroko ''bipedestadore'' izeneko aparailu bat behar du zutik egoteko.
Familiak azaldu duenez, zutik egoteak gorputzak modu egokian funtzionatzen jarrai dezan laguntzen dio.
Frantziako birziklapen enpresa batekin akordioa lortu du familiak eta plastikozko tapoiak (xabi poteenak, yogurrenak...) eta mugikor zaharrak diruagatik aldatuko dituzte. Diru horrekin bipedestadorea erosiko dute.
Dagoeneko kartelak jarri dituzte EHUko fakultate ezberdinetan, diskoteketan, eta tabernetan.