Gizartea -
Nava de Ordunten
Adineko bi ospitaleratu dituzte Basurtun, etxean erasoa jasan ostean
Erasotzaileek pistolen kulatekin kolpatu dituzte. Lapurrek bikotearen semearen inguruko informazioa zuten.
Erredakzioa
Edadetu bikote batek erasoa jasan zuen atzo iluntzean Nava de Ordunten, Burgos eta Bizkaia arteko mugan. Pistolak zeramatzaten hiru kaputxadun etxean sartu eta baliodun objektuak non zituzten galdetu zioten gizonari. Ondoren, emakumea lotu eta zahar biak armen kulatekin kolpatu zituzten.
Senar-emazteak Basurtuko ospitalera eraman zituzten atzo, eta bertan daude oraindik. Lapurreta gertatzen ari zenean iritsi zen bikotearen lagun bat ere zaurituta gertatu zen.
Erasotzaileek hainbat objektu lapurtu zituzten. Bilbon bizi diren bikote edadetuaren semearen eta suhiaren inguruko informazioa zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea