Gizartea -
Heriotza
Jose Maria Iñigo kazetaria hil da
Eurovision programako ahotsa 75 urte zituela hil da. Jose Maria Iñigo Bilbon jaio zen, eta ibilbide zabala izan du komunikazio profesional bezala.
Agentziak | Erredakzioa
Jose Maria Iñigo kazetaria eta irrati eta telebista aurkezlea hil da larunbat honetan, Madrilen, 75 urte zituela, RNEko iturriek jakitera eman dutenez.
Iñigo Bilbon jaio zen, 1942an, eta ibilbide zabala izan du komunikazio profesional modura. Radio Bilbaon hasi zen, 15 urte besterik ez zituela.
Hiru urtez Londresko BBC katean eta Erresuma Batuko irratietan lan egin zuen. Eredu ingelesetik arrakasta musikalen zerrendaren moda ekarri zuen, eta 1966an jarri zuen martxan Madrilgo Irratiko Los 40 principales saioan, esatari izanda. 1969tik 1975era arte TVE2 kateko Estudio abierto aurkeztu eta zuzendu zuen. Geroago, berriro ere itzuli zen, 1982tik 1985era bitartean.
1986an TVE utzi eta Iñigo en directo saioa egin zuen ETB2-n.
2011tik 2017ra, eskarmentu handiko berriemaile musikalak Eurovision programari ahotsa jarri zion, Jose Luis Uribarri historikoa ordezkatuz.
Aurten festibalaren emankizuna ez ematea erabaki zuen aurkezleak, Twitterreko kontuan adierazi zuenez.
Jose Maria Iñigok hogei bat liburu idatzi zituen, eta, besteak beste, honako saio hauetan parte hartzen zuen: RNEren No es un día cualquiera, eta TVEren Aqui la Tierra eta Hora Punta.