Gizartea -

Bizkaia

Bi zakur arriskutsuk zauri larriak egin dizkiote mutil bati Mungian

Mutila (16 urte) bere zakurrarekin zegoela, bi zakur etxebizitza batetik irten ziren eta bien aurka egin zuten. Azkenik, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek hil zituen, tiroka.

Bi zakur arriskutsuk zauri larriak egin dizkiote mutil bati Mungian

1:06

radio euskadi | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi zakur arriskutsuk 16 urteko mutil bati eraso zioten larunbatean, maiatzaren 5ean, Mungian, eta zauri larriak egin zizkioten. Ondorioz, Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten.

Radio Euskadik jakinarazi duenez, erasoak 10 bat minutu iraun zuen, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek esku hartu zuen arte. Agentea zakurrak mutikoaren gainetik kentzen saiatu zen, baina ezin izan zuenez, bere eskopetaren bila joan zen eta tiro egin zien.

Adingabea bere txakurrarekin zebilen, 15:30 inguruan, Mungiako kale batetik eta, halako batean, hesi batetik bi zakur arriskutsu atera ziren eta berehala eraso zieten.

Gaztea ihes egiten saiatu zen, baina zakurrek etenik gabe eraso zieten. Mutilak laguntza eskatu zuen orduan, eta handik zebilen ertzain batek oihuak entzun zituen eta hari laguntzera joan zen. Agentea zakurrak gaztearen gainetik kentzen saiatu zen, baina, aldendu ezin zituela ikusita, bere eskopetaren bila joan zen.

10 minutu luzeren ostean, ertzainak bi zakurrak hil zituen. Gaztea Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten, hanketan zein besoetan zauri larriak baitzituen.

Horren berri jasotakoan, Ertzaintzako agenteak erasoa izan zen lekura joan ziren eta hainbat matxete atzeman zizkioten zakurren jabeari. Ikerketa abiatu dute.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Mungia Gizartea Albisteak