Gizartea -
Kontrolatzaileen gatazka
AENAk diziplina espedienteak zabaldu dizkie 442 kontrolatzaileri
Alfredo Perez Rubalcabak kontrolatzaileek egindako salaketak ukatu ditu. Horien arabera, militarrek pistolaz mehatxatuta behartu zituzten lan egitera.
Erredakzioa
AENAk 442 diziplina espediente zabaldu dizkie lanpostuetara aurkeztu ez ziren kontrolatzaileei. Hauetariko askok, dagoeneko, abisua jaso dute, Jose Blanco ministroak jakitera eman duenez.
Blanco prentsaurrekoa eman du eta kontrolatzaileek "arduragabekeriaz" jokatu dutela esan du. Ministroaren esanetan, horrelako ekintzak ezin dira zigorrik gabe utzi, eta ondorioz Legeak aurreikusitako zigorra jasoko dute.
Adierazpen hauek Sustapen ministroaren egoitzan egin ditu, aire-kontrolatzaileen gatazka baloratzeko egindako agerraldian. Blancok emandako datuen arabera, Espainiako aire-eremua 18 orduz itxita egon zen eta ondorioz Alarma egoera ezarri behar izan zuen Gobernuak.
Rubalcabak salaketak ukatu ditu
Kontrolatzaileak pistolen mehatxupean lanera behartu izana ukatu du Alfredo Perez Rubalcaba lehen presidenteorde eta Barne ministroak. Salaketa hori USCA sindikatuaren kide eta bozeramaileek egin zuten atzo.
"Norbaitek imajinatzen al du guardia zibil edo militar bat pistola batekin sartzen? Imaginaezina da", esan du Rubalcabak, eta istorio hori telebistan kontatu zuen pertsona "gezurretan" ari zela gaineratu du.
Barne ministroaren esanetan, "senaz pentsatzea" besterik ez dago guzti hori "imaginaezina" dela ikusteko. Era berean, Gobernuak aireko kontrola Defentsaren menpe uztea erabaki zuela erabaki zuela azaldu du; erabaki horren ondorioz, militarrak kontrol-dorreetara joan ziren lanean nor zebilen eta nor ez ikusi eta atestatua egiteko. "Hori besterik ez", azpimarratu du Rubalcabak.