Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Sexu-erasoa egin diote emakume bati Bilbon

Gizonezkoak gaua bere etxean igarotzea proposatu zion emakumeari, eta lotan zegoela, sexu-erasoa egin zion.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek joan den astean sexu-erasoa jasan zuela salatu du Bilbon, eta ustezko erasotzailea, 38 urteko gizon bat, atxilotu dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez.

Sexu-erasoa ostegun gauean gertatu zen. Emakumea eta gizona harremanetan hasi ziren Iturralde auzoko taberna batean. Denboratxo bat elkarrekin igaro ostean, gizonak gaua bere etxean igarotzea proposatu zion emakumeari —gizona ostatu bateko gela batean bizi da, alokairuan—. Une batean, emakumea lotan zegoela, gizonak sexu-erasoa egin zion. Emakumea ihes egiten ahalegin du zen, baina gizonak bere horretan jarraitu zuen.

Geroago, emakumeak lagun bati deitu zion telefonoz, eta haren laguntzaz lortu zuen bertatik ihes egitea.

Emakumea osasun zentro batean artatu zuten, eta, osasun arreta jasotakoan, salaketa jarri zuen Ertzaintzaren aurrean.

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen eta agenteek hainbat ebidentzia aurkitu zituzten sexu-erasoaren tokian bertan. Ikerketaren ondorioz, Ertzaintzak 38 urteko gizona atxilotu zuen larunbatean, ustezko erasotzailea delakoan, sexu-eraso egin izana egotzita.

Izapideak amaitutakoan, epailearen esku utzi dute.

_________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Bilbo berriak Ertzaintza Indarkeria matxista gaur Bizkaiko albisteak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako laguntza Mundu matxista