Gizartea -
Estatuko inkesta
Kokaina kontsumoak behera egin du, baina alkoholarena nabarmen igo da
Estatu mailan egin duten inkestaren arabera, 15 eta 64 urteko hiritarren % 1,2ek kokaina hartu dute azken hilabetean.
Erredakzioa
Kokaina kontsumoa 2001. urteko mailara jaitsi egin da Estatuan, baina gazteen artean alkoholak gora egin du, gaur Osasun Ministerioak aurkeztutako inkestaren arabera.
Leire Pajin Osasun ministroak aurkeztu du 2009-2010 epean egindako ikerketa. Dokumentuaren arabera, 15 eta 64 urteko hiritarren % 1,2ek kokaina hartu dute azken hilabetean (2007an %1,7an kokatu zen datua, eta 2001an, berriz, %1,3an).
Inkesta berdinaren arabera, espainiar hiritarren % 14,9ek alkohola "neurri barik" kontsumitu du azken hilabetean (bost edari edo gehiago egun berean). Kontsumo hori asteburuan ematen da, batez ere, Pajinek azaldu duenez. Sintesi drogen kontsumoak ere behera egin du, eta gutxiengo historikoetan kokatu da.