Gizartea -

Elkarretaratzea Donostian

Haurtzaroan sexu-abusuen biktima izan zela salatu du 'Txan' magoak

Santi Anterok komunikabideen aurrean hitz egin du guztiz hunkiturik, malko artean, eta esan du haurra zela ukituak egin zizkiola Donostiako alkate izandako Jesus Mari Alkainen anaiak.

Santi Antero 'Txan Magoa'. Irudia: EiTB
Santi Antero 'Txan Magoa'. Irudia: EiTB
'Txan' magoa: 'Haurra nintzela Alkainen anaiak ukituak egin zizkidan'

1:41

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurtzaroan sexu-abusuen biktima izan zela salatu du Santi Antero Txan magoak malko artean. Adingabeei egindako abusuen inguruko eztabaida “kalera atera” behar dela erantsi du Anterok.

Kote Cabezudo argazkilari donostiarraren ustezko biktimak babesteko plataformak elkarretaratzea egin du astelehen honetan, Donostiako udaletxearen aurrean, adingabeei egindako abusuen inguruan dagoen “isiltasuna hausteko”.

Beste donostiar batek sexu-abusuak egin zizkiola salatu du Anterok elkarretaratzean. “Lotsa gainetik kentzeko”, hitz egin eta salatzeko eskatu die biktimei, “berriz ez errepikatzeko”.

Santi Anterok komunikabideen aurrean hitz egin du guztiz hunkiturik, eta esan du haurra zela ukituak egin zizkiola Donostiako alkate izandako Jesus Mari Alkainen anaiak.

Anteroren ahotan, “gehiegikeria handiak egin dituen jendea dago hemen, eta icebergaren tontorra ere ez dugu ezagutzen”. “Basakeria da” eta “erantzukizunak garbitu behar dira”, gaineratu duenez.

Gainera, “boterean dagoen jendearen biktimak izan direnei” kasuak salatzeko eskatu die, eta aldi berean haien berri emateko eskatu die komunikabideei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Delituak argazkiak Salaketak Gizartea Albisteak Umeak Sexu erasoak gaur