Gizartea -

PISA txostena

Euskal ikasleak Estatuko bataz bestekoaren gainetik daude

Matematikan 'oso ondo' bat jaso dute, irakurketan 'ondo' eta zientzietan 'nahiko'. Nafarroan ere oso datu onak izan dituzte, Estatuko onenak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 urteko euskal ikasleak Estatuko bataz bestekoaren gainetik daude, PISA txostenak zabalduko datuen arabera. Izan ere, matematikan ''oso ondo'' bat jaso dute ikasleek, irakurketan ''ondo'' eta zientzietan ''nahiko''. Nafarroan ere oso datu onak izan dituzte, Estatuko onenak.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Isabel Celaak PISA txostenaren emaitzak azaldu ditu prentsaurrekoan. Aurten, irakurmena, matematika eta zientzia ebaluatu dituzte.

Espainiako ikasleek hobera egin dute, baina bataz bestekoaren azpitik daude.

Munduko 65 herrialdetan egin da hezkuntzari buruzko PISA azterketa. Ia ikasle gehienak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan daude. EAEn, ikastetxe publiko zein itunpekoetan 4.768 ikasleri egin dizkiete probak, irakurketan matematikan eta zientzia arloetan.

Orain hiru urteko datuekin alderatuta irakurketa maila hobetu egin da. 15 urteko euskal neska mutilek matematikan lortu dituzte notarik onenak.

Ekonomia-lankidetza eta Garapenerako Erakundean dauden herrialdeek dituzten bataz besteko notak baino altuagoak lortu dituzte EAEko ikasleek, historian lehen aldiz. Gutxien dakitenen kopurua gero eta txikiagoa da, eta apurka-apurka bikainen kopurua ere goraka doa. Zientzietan "nahiko" bat izan dute.

Azterketa euskaraz zein gazteleraz egin, hizkuntzak ez du eraginik izan emaitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea