Gizartea -
Istripua Nafarroan
Gizon bat hil da Eratsunen, bere ibilgailua troka batetik erori ostean
75 urteko hildakoaren 4 X 4 ibilgailua baso-pista batetik atera eta 42 metroko sakonera duen sakan batean erori da, Zumarreztako ubidean.
Erredakzioa
Lagun bat hil da Eratsunen (Nafarroa), bere ibilgailua 42 metroko sakonera duen troka batetik erori ostean. 75 urteko A.L.J. hildakoa Eratsuneko Atxurako Beheko baserrian bizi zen, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Foruzaingoa ikertzen ari den arrazoiengatik, hildakoaren 4 X 4 ibilgailua baso-pista batetik atera eta sakan sakon batean erori da, Zumarreztako ubidean.
Ibilgailua 10:44ean aurkitu dute, baina ezbeharra zehazki noiz gertatu den ez dakite, izan ere, biktima bakarrik bizi zen eta abenduaren 4an ikusi zuten azkenenekoz.
Goizuetako eta Altsasuko suhiltzaileak bertaratu dira eta gizonaren gorpua berreskuratu dute. Gorpua baso-pistaraino igo dute suhiltzaileek eta ondoren Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute, bertan autopsia egin diezaioten.
Foruzaingoak ikerketa zabaldu du ezbeharraren nondik-norakoak argi