Gizartea -
Hezkuntza
ETAren amaiera eta zelula amak izango dira hizpide dira EHUko 37. Uda Ikastaroetan
Orotara 196 jarduera prestatu ditu unibertsitateak EAEko hiru hiriburuetan eta euskal 15 herriren artean.
agentziak | erredakzioa
EHUko Uda Ikastaroak maiatzaren 28an hasiko dira eta urriaren 27an amaitu, eta orotara 196 jarduera prestatu dituzte. Aurten, 37. edizioan, “generoari” emango diote garrantzia, EHUren arabera, eta, “gizarteak jasandako azken garaietako tentsioak” ere aztertuko dituzte.
2018an, EAEko hiriburuetara ez ezik, Euskadiko eta Nafarroako 15 herritara helduko dira ikastaroak, Gipuzkoakoetara gehienbat.
37. edizio honetarako antolatutako hitzaldien artean, gai hauek jorratuko dira: ETAren amaiera, gizakien enbrioizko zelula amen hogeigarren urteurrena, krimen antolatua eta haurdunaldi subrogatua.
Agustin Hernan Foro Sozialeko bozeramaileak ETAren amaierari buruz hitz egingo du gatazka egoeretan adituak diren pertsonekin batera.
Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak bitan parte hartuko du Uda Ikastaroetan. Lehen hitzaldia “Badu kosturik Euskadirentzat Espainiarekiko duen dependentziak?” ikastaroan emango du, eta bigarrena, “Balioak eta nortasuna euskal gizartearen eraikuntzan” izenekoan.
Sortuko buruzagi ohia, Hasier Arraiz, ere ikastaroetan hizlari izango da, baina politika alorretik aldendurik. “Kirmen Uribe, bizitza, fikzioa” kultur mintegian arituko da, Donostian, eta idazleak berak abiatuko du, uztailaren 2an.
“Emakumeak, biktima idealak. Intimitatea, komunikabideak eta langile juridikoak”, “Alokairuko sabelak eta emakumeen gorpuak saltzeko mugak” eta “Amatasun subrogatua eta umetokiko transplanteak” ere jorratuko dituzte edizio honetan.
Uztailaren 18tik 20ra gizakien enbrioizko zelula amen mintegia egingo da, eta Anna Veiga biologoak egoeraren “iragana, oraina eta etorkizuna” erakutsiko ditu. Izan ere, ugalketa lagunduan aditua da eta Estatuan izan zen lehen probeta-umearen “ama” da.
Zuzenbide, ingurumen, hezkuntza eta osasun gaiak jorratuko dira Uda Ikastaroetan. Besteak beste, zaharkitzearen erronkak, barrearen eta umorearen garrantzia Alzheimer gaitza duten pertsonen zaintzaileen lanean, eta adineko pertsonen ahalduntzea.