Gizartea -

Barakaldo

Bikotekide ohiaren ustezko hiltzailea espetxera bidali du epaileak

Bestalde, Cristinak bizi izandako "infernua" azaldu die komunikabideei bere osabak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bikotekide ohiaren ustezko hiltzailea espetxera bidali du gaur Barakaldoko (Bizkaia) epaileak.

Arratsaldeko azken orduetan akusatua Basauriko kartzelan sartzeko agindua eman du epaileak, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Ehunka pertsonek Barakaldoko Udalak deitutako elkarretaratzean parte hartu zuten atzo arratsaldean, Herriko Plazan.

Ustezko hiltzaileak hiru labankada eman zizkion aurpegian eta beste bat sorbaldan. Gertakizunaren unean berarekin zegoen beste gaztea larri zauritu zen, baina medikuen arabera, bere egoera hobera doa.

Cristinak bizi izandako "infernua" azaldu die komunikabideei Urruntzeko agindu guztiak bete daitezela eskatu die agintariei Jose Luis Barreiro biktimaren osabak, eta ilobaren egoera berdinean diren emakumeei "salatzeko" esan die.

Cristinak bizi izandako "infernua" azaldu die komunikabideei Barreirok, izan ere, bikotekide ohiaren mehatxuak jasotzen urtebete baino gehiago zeraman, "bakarrik uzten bazuen hil behar zuela esaten zion".

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko neurriek porrot egin ote zuten aztertzeko espedientea zabalduko du Iñigo Lamarca Arartekoak.

Bestalde, Alfonso Gonzalez Guija Bilboko epaile dekanoaren hitzetan, Genero-indarkeriaren biktimak babesteko Legea ez da nahikoa eta neurriak gogortzea eskatu du.

25 urteko emakumearen hilketaren kasuan akusazio partikular gisa aurkeztuko dela esan du Barakaldoko Udalak.

Elkarretaratzea

Udaleko talde guztietako ordezkariak pankartaren atzean izan dira. Leloa, ''Emakumeen aurkako indarkeriari, ez''.

Gertaeraren nondik norakoak

Ertzaintzak azaldu duenez, 25 urteko atxilotua emakume gaztearen etxera joan zen atzo arratsaldean eta labanaz eraso egin zion, baita une horretan berarekin zegoen mutil-lagunari ere. Emakumea berehala hil zen eta 29 urteko gizonezkoa larri zaurituta geratu zen.

Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, bere pronostikoa erreserbatua da eta lasaigarriak eman behar izan dizkiote. Astearte honetan emandako mediku-partearen arabera, lepoan duen ebakiak ez die odol-hodi garrantzitsuei eragin, baina arnasa hartzeko makina baten laguntza behar du.

Ertzaintzak minutu batzuk geroago topatu zuen erasotzailea Barakaldon bertan, eta atxilotuta komisaldegira eraman zuten.

Atxilotuak aurrekariak ditu delituak egiteagatik eta urruntze-agindua ere ezarrita zeukan, joan den azaroan biktimak jarri zuen salaketa baten ondorioz.

Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian gertatutako guztia argitzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea