Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume batek eraso bortitza jasan du Bilbon

Bikotekidea, 32 urteko gizonezkoa, atxilotu dute genero indarkeria delitua leporatuta. Emakumea ospitale batera eraman behar izan dute.

erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek eraso bortitz bat pairatu zuen ostegun goizaldean Bilbon, Miribilla auzoan.

Segurtasun Sailak ohar baten bidez adierazi duenez, erasoa jasan duen emakumearen bikotekidea, 32 urteko gizonezkoa, atxilotu dute, genero indarkeria  delitua egotzita.

Erasoa ostegun goizaldean izan zen, 04:00ak aldera, Bilboko etxebizitza batean. Emakumeak Ertzaintzara deitu zuen, ustez bere bikotekideak eraso ostean.

Agenteek emakumea identifikatu eta anbulantzia bat eskatu zuten, gorputz osoan eman baitzizkion kolpeak, eta konortea galdu ere egin zuen, buruarekin mahai baten aurka kolpea hartu ostean, azaldu zuenez. Hala, anbulantziak ospitale batera eraman zuen emakumea.

Horren ostean, ustezko erasotzailea etxebizitzan ez zegoenez, Ertzaintzak datuak zabaldu zituen agenteen artean, gizona bilatu eta atxilo zezaten. Azkenik, atzo topatu zuten, Miribillan, eta atxilotu egin zuten, genero indarkeria delitua egotzita.

Epailearen esku utziko dute gaur, Bilboko guardiako Epaitegian.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa