Gizartea -
Sexu abusuak adingabeei
2.000 salaketa aurkeztu dituzte Herbeheretako Elizaren aurka
Sexu abusuak ikertzen ari den batzordeko presidenteak kritikatu egin du erakundearen funtzionamendua.
Erredakzioa
Herbeheretako apaizek adingabeei ustez egindako sexu abusuak ikertzen ari den batzordeak iragarri du 1.975 salaketa jaso dituztela orotara.
Herrialde horretako gotzain-batzarrak biktimei laguntzeko eratutako batzordeko presidenteak, Wim Deetman ministro ohi protestanteak, txosten bat aurkeztu du gaur, baina behin betikoa 2011ko azaroaren amaierarako espero da.
Halaber, gogor kritikatu du erakundearen funtzionamendua.
Batzordea Eliza Katolikoak sortu zuen iazko martxoan, sexu abusuen salaketak ugaritzen ari zirela ikusita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea