Gizartea -

Abusuak leporatu zizkioten

Nojako irakaslearen auzia artxibatu du Kantabriako Auzitegiak

Gizona epaitzeko froga nahikorik ez dagoela baieztatu du Kantabriako Auzitegiak erabakiarekin, eta adingabeen adierazpenak sinesgarriak ez direla uste du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nojako ikastetxe publikoko irakasle baten aurkako auzia artxibatu du Kantabriako Auzitegiak. Ikasleei sexu-abusuak egin izana egotzi zioten irakasleari zenbait amek. Akusazioa egiaztatzeko froga nahikorik ez dagoela eta adingabeen adierazpenak sinesgarriak ez direla uste du Auzitegiak.

Duela zenbait hilabete Santoñako epaitegiak auzia artxibatzea adostu zuen eta Kantabriako Auzitegiak erabaki hori baieztatu du orain.

Prozedura duela urtebete baino gehiago hasi zen, amek salaketa aurkeztu ostean. Seme-alabak irakaslearen sexu-abusuen biktimak zirela ziurtatu zuten amek. Irakaslea lanetik at utzi zuten epaitegiek kautela-neurri bezala.

2009ko apirilean, Nojara hurbiltzea debekatu zion maisuari Santoñako epaitegiak kautela-neurri bezala. Nojako Palacio ikastetxe publikoan ematen zituen klaseak ikasleak.

Aldez aurretik, Hezkuntza Kontseilaritzari salaketaren berri eman zioten amek. Orduan irakasleak borondatezko baja eskatu eta zentroa utzi zuen.

Ez dago frogarik

Salatzaileen errekurtsoa aztertu ostean, sexu-eraso delitu batengatik gizona epaitzeko nahikoa frogarik ez dagoela baieztatu du Kantabriako Auzitegiak.

Auzitegiko autoaren arabera (kontra errekurtsorik aurkezteko aukerarik ez dago), maisuaren aurka dagoen froga bakarra zortzi urteko hamar haurren adierazpena da, baina gainerako frogek ez dituzte adierazpen horiek baieztatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea