Gizartea -

Jaiotzen murrizketa

EAEn 17.055 haur jaio ziren 2017an, aurreko urtean baino % 6,5 gutxiago

30 eta 34 urte arteko amen taldea oraindik ere nagusi izan zen, haien artean izan baitziren erditzeen % 35,2. Bestalde, 40 urte baino gehiagoko amak 25 urtetik beherakoak baino gehiago izan ziren.

Una mujer embarazada descansando. Foto extraída de un vídeo de ETB.
Una mujer embarazada descansando.
Una mujer embarazada descansando. Foto extraída de un vídeo de ETB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 17.055 haur jaio ziren 2017. urtean, hau da, aurrekoan baino 1.185 gutxiago. Horrela, iazko jaiotzen kopurua % 6,5 murriztu zen, 2016. urteko datuekin alderatuta, Eustat estatistikaren euskal erakundeak astelehen honetan jakinarazi dituen behin-behineko datuen arabera.

Jaiotzen kopuruak behera egin zuen iaz EAEko hiru lurraldeetan, 2016ko datuekin alderatuta. Hain zuzen ere, Gipuzkoan 438 jaiotza (% 7,3) gutxiago izan ziren, Bizkaian 633 (% 6,9) gutxiago eta Araban 114 (% 3,7) gutxiago.

Bestalde, 2017ko laugarren hiruhilekoan 4.231 haur jaio ziren EAEn, aurreko urteko aldi berean baino % 3,6 gutxiago. Jaiotza kopuruak hiru lurraldeetan gutxitu ziren: Araban 732 haur jaio ziren (% 5,2 gutxiago), Bizkaian 2.126 (% 3,5 gutxiago) eta Gipuzkoan 1.373 (% 2,8 gutxiago).

Iazko azken lauhilekoan ama izandakoen artean, horien % 22,4 atzerritarrak izan ziren; Araban % 29,4, Bizkaian % 19,8 eta Gipuzkoan % 22,5.

Halaber, 30 eta 34 urte arteko amen taldea oraindik ere nagusi izan zen, haien artean izan baitziren erditzeen % 35,2. Ondoren, 35 eta 39 urte arteko amen taldea kokatu zen (erditzeen % 33,9), eta jarraian 25 eta 29 urte artekoena (% 13,3). Bestalde, 40 urte baino gehiagoko amak (% 11,6) gehiago izan ziren 25 urtetik beherakoak (% 6) baino.

Bestalde, 2017ko laugarren hiruhilekoan ezkontzaz kanpo jaiotako haurrak % 44,7 izan ziren, 2016koan baino % 0,3 puntu gutxiago.

Datuak hurrenkeraren arabera sailkatuta, 2017an jaiotako umeen 2.195 lehenengo seme-alabak (% 51,9) izan ziren, aurretik beste bat bazen familietara 1.584 (% 37,4) heldu zen, eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 452 (% 10,7) izan ziren. Azkenik, 2017ko azken hiruhilekoko jaiotzen 1.536 urrian izan ziren, 1.386 azaroan eta 1.309 abenduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Umeak Gurasoak  gaur