Gizartea -
zirkulazio-istripua Gipuzkoan
Pertsona bat zauritu da Elgetan, kamioi batek eta moto batek talka eginda
Zirkulazio-istripua 12:30 aldera gertatu da GI-2639 errepidean, Eibarreko noranzkoan. Zauritua Donostia Ospitalera eraman dute.
eitb.eus
Pertsona bat zauritu da Elgetan, Eibarrerako bidean izandako zirkulazio-istripuan, SOS Deiak Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuak Twitter bidez zabaldu duenez.
12:30 aldera, Man kamioi batek eta Aprilia moto batek talka egin dute GI-2639 errepidean. Istripuaren ondorioz, pertsona bat zauritu da eta Donostia Ospitalera eraman dute.
Istripuaren ondorioz, auto-ilarak sortu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea