Gizartea -
Trafikoa
Hiru autok talka egin dute AP-8an, Galdakaon, eta ilarak sortu dira Irungo noranzkoan
Ez da inor zauritu, baina autobidearen hiru erreietatik bi itxi behar izan dituzte. 10:00etarako, ohikoa zen ibilgailuen joan-etorria.
EITB.EUS
Hiru autok talka egin dute gaur goizean AP-8an, Galdakao parean eta Irungo noranzkoan eta ilarak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Iturrion arabera, ezbeharra 08:45ean jazo da 108. kilometroan, Bizkaiko udalerri horren parean. Istripuaren ondorioz, autobideko hiru erreietatik bi itxi behar izan dituzte Irungo noranzkoan. Ez da inor zauritu.
Pilaketak sortu dira, eta 10:00etarako amaitu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea