Gizartea -
Epaia
13 urteko zigorra bikotekidea jo eta bortxatu izanagatik, Burgosen
23 urteko gizonezkoa 2008an hasi zen tratu txarrak ematen, besteak beste, sudurreko hezurrak eta hortz bat apurtu zizkion.
Erredakzioa
13 urte eta erdiko kartzela zigorra eta 20.289 euroko kalte ordaina ezarri dio Burgoseko Lurralde-Auzitegiak 23 gizonezko bati bikotekidea hainbatetan bortxatu eta tratu txarrak eman izanagatik.
Auzitegiko iturriek jakinarazi dutenez, epaiak honakoak jasotzen zituen: 9 urteko kartzela-zigorra eraso sexualak egotzita; urtebete eta bederatzi hilabeteko zigorra ohiko tratu txarrak egiteagatik; bederatzi hilabete, emakumeen aurkako indarkeriagatik; eta bi urte, lesioak eragiteagatik.
Gizonezkoa 2008an hasi zen bikotekideari tratu txarrak ematen, besteak beste, sudurreko hezurrak eta hortz bat apurtu zizkion. Horrez gain, ostikoak eta ukabilkadak eman zizkion.
Biktimak bere erasotzailearekin sexu harremanak izateari uko egiten zionez, emakumea jipoitu eta bortxatu egiten zuen.