Gizartea -

Sanferminak 2018

Lau hautagai, sanferminetako txupina jaurtitzeko

'Rastrojo', Motxila 21 taldea, Artearen Lagunak elkartea eta Chrisalys dira lau hautagaiak. Herritarrek aukeratuko dute uztailaren 6ko txupinazoa nork jaurtiko duen.

Iazko sanferminetako txupinazoaren irudia. Artxiboko argazkia: EFE
Iazko sanferminetako txupinazoaren irudia. Artxiboko argazkia: EFE
Iazko sanferminetako txupinazoaren irudia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Migel Araiz 'Rastrojo' entzierroetako artzain ezaguna, Motxila 21 musika taldea, Artearen Lagunak elkartea eta Chrisalys Nafarroa dira sanferminetako txupinazoa jaurtitzeko hautagaiak.

Iruñeko Erraldoien Elkarte Kulturalak, Gaiarre Antzokiaren Fundazioak, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak eta Kattalingorrik aurkeztu dituzte proposamenak. Txupina nork botako duen herritarrek erabakiko dute, bozketa bidez, ekainaren 7tik 21era bitartean, Iruñeko Udalak jakitera eman duenez.

'Rastrojo' entzierroetan artzainek egiten duten lana aintzat hartzeko asmoz proposatu dute; Artearen Lagunak elkarte kulturala, bere 100. urteurrena delako; Motxila 21 taldea, down sindromedun pertsonengatik egindako lanagatik; eta Chrisalys elkartea, adingabe transexualak babesteko egiten duen lanagatik.

Udalak azaldu duenez, beste bi hautagaitza baztertu egin dituzte, txupina botatzeko baldintzak ez betetzeagatik. Lizarraldeako dantza tailerrak eta elkarte ezberdinek proposatutako hautagaiak: ekamume anomimo bat eta Fanny Carrillo parlamentaria proposatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Sanferminak Gizartea Albisteak Jaiak Iruñeko Udala