Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Adin txikiko batek sexu abusuak salatu ditu Zangozan

Ustezko erasotzailea, 60 urteko Zangozako bizilaguna atxilotu du Nafarroako Foruzaingoak. Epailearen aurrean deklaratu ostean, aske gelditu da epaiketa egin bitartean.

EUSKADI IRRATIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adin txikiko neska batek sexu abusuak salatu ditu Zangozan, eta Nafarroako Foruzaingoak 60 urteko zangozar bat atxilotu du ustezko erasotzailea delakoan.

Neskatoak ikastetxeko irakasle bati kontatu zion gertatutakoa eta hezkuntza zentroak Foruzaingoari jakinarazi zion.

Biktimaren testigantzatik abiatuta, ikerketa ireki zuen Foruzaingoak eta aste honetan bertan 60 urteko gizonezko zangozarra atxiltu du.

Sexu abusua egin izanaren salaketapean epailearen aurrean deklaratu ostean, libre gelditu da epaiketa egin bitartean.

Bestalde, Foruzaingoak ikertzen jarraitzen du.

___________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Tratu txarrak gaur Nafarroa Delituak albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa Mundu matxista