Gizartea -
Gasteiz
Bi urteko espetxe-zigorra eskatu dute gizon batentzat, haren txakurraren zaunkengatik
Horrekin batera, haren etxean lau urtez bizitzeko debekua ere eskatu du Arabako Fiskaltzak, txakurraren zaunkek auzokide bati eragindako "lesio psikikoengatik eta kalte moralengatik".
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Arabako fiskalak bi urte eta erdiko espetxe-zigorra eta lau urtez haren etxean bizitzeko debekatu eskatu du gizonezko batentzako, horren txakurraren zaunkek auzokide batean eragindako kalteengatik.
54 urteko akusatua Gasteizko etxebizitza batean bizi zen, mastin-labrador txakur batekin, eta Fiskaltzaren arabera, egunaren gehiengoa txakurra etxean zegoen bakar-bakarrik. Ondorioz, "egunean eta gauaren zehar zaunka egiten ematen zuen", eta horrek antsietate eta estresa eragin zizkion 46 urteko auzokide bati.
Auzokide horrek aldika bere etxetik alde egin behar izan zuen, eta Udaltzaingora deitu zuen askotan (2014ko abuztuaren eta 2016ko uztailaren artean bederatzi aldiz azaldu ziren udaltzainak). Horren ondorioz, antsietate- eta depresio-sintomak ditu, tratamendu psikologikoa jasotzen ari da.
Fiskaltzaren arabera, jazoerak lesio-delitua dakar. Hori dela eta, akusatuarentzako bi urte eta erdiko espetxe-zigorra eta bi urtez haren etxetik kanpo bizitzeko agindua eskatzen du, eta auzokideari 25.000 euroko kalteordaina ordaintzea, txakurraren zaunkek eragindako lesio psikiko eta kalte moralengatik.