Gizartea -

IRUÑEA

Iruñeko Udaltzaingoak partida batean esku hartu du, ikusleek objektuak jaurti ostean

Udaltzaingoaren patruilak bidali behar izan zituzten kirol pabiloi batera, ikusle batzuen jarrera oldarkorrari aurre egitera. Ikusle bati bengala bat atzeman zioten eta identifikatu egin zuten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoaren patruilak hiriko kirol pabiloi batera joan behar izan dute asteburuan, ikusle multzo baten jarrera oldarkorrari aurre egin eta ordena publikoa ezartzera.

Udaltzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez, zenbait ikusle kantxara objektuak jaurtitzen hasi ziren. Udaltzainez gain, Espainiako Poliziako agenteak ere bertaratu ziren.

Azkenean, ikusleetako bati bengala bat atzeman zioten eta identifikatu egin zuten.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa